Bertsos - View details   To know more about this section

1998-03-21 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Ortzi Idoate, Xabier Legarreta "Arano"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Performance
1998-03-21 Lizarra Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Idoate, Ortzi
Legarreta, Xabier "Arano"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Xabier lizarra aldeko ardo bodega bateko nagusia zara eta gaur joan zara lehendabiziko aldiz hemen ireki berri duten sagardotegi batera. Barrenean zaudela, Ortzik, sagardotegiko jabeak "Txotx" egin du oihu.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1998-03-21 Lizarra Txapelketa [Bertsoa] / Ortzi Idoate, Xabier Legarreta "Arano"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


X. Legarreta:
Zabal-zabalik ikusten ditut
nik bi kupel edo hiru
giro kaxkarra ez dago eta
guztiok gera testigu.
Nagusi jaunak ahots altuan
zeozer argitu digu
barkatu baina aizu nagusi
"txotx" horrek zer esan nahi du? (b)

O. Idoate:
Etorri eta obserbatzea
baitago zure aukeran
konturatu naiz ta pentsatzen dut
aizu ze tontoa zeran
etorri zara alde hontara
españolistoen eran
"txotx" esatean zutittu zaite (b)
zerbait nahi baduzu edan. (b)

X. Legarreta:
Nagusi jauna aldrebestu da
ez dago esan beharrik
hitz arraroen bidez egin du
itxura txarren marmarrik.
Egoskorra ta setatia da
ni nago haserre xamarrik
Esan nahi al du edan leikela
zuk esatean bakarrik? (b)

O. Idoate:
Hemengoa ez dela mutiltxo hori
da gauza nabarmena
itxura horiekin gora begira
zinez ematen dit pena.
Lehenengoa ez da hola etorriz
eta ezta ere azkena
nik esatean edaten baita (b)
sagardorik hoberena. (b)

X. Legarreta:
Ardo bodega bat daukat hemen
ez da batere kaxkarra,
likido honek omen du gainez
materia prima sagarra.
ikusten denez hemen badago
esateko gauz bakarra
nerean beltza ta ona dago
hemen horia eta txarra. (b)

O. Idoate:
Txarra dela eta erantzun nahi dut
nola ez, orain farrezka
ta ardorikan ateratzea
mesedez ez zazu eska.
Ordain itzazu zor dituzunak
hiru edo lau mila pezta,
sagardo txarra badugu baina (b)
lokala jendez gainezka. (b)