Bertsos - View details   To know more about this section

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Jexus Arzallus

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Performance
1998-04-05 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolaris / Authors
Arozena, Manolo
Arzallus, Jexus
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Jesus, oporretara joan zinen emaztearekin Manolo, zure semea, etxean bakarrik utzita. Itzuli zarenean etxera sartu, hozkailua ireki eta sardin lata bat bertzerik ez duzu aurkitu.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Jexus Arzallus

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Arzallus:
Oso gozoak dira
holako uneak.
Zer poz oporretara
urruti joateak.
Semea gosez hilko,
zion emazteak,
bainan apetitu ona
daduka semeak.(b)

M. Arozena:
Hemen zer utzi zendun
ongi nun apunta.
Egitan lan haundirik,
horretan ez nun ta.
Bakarrik eta gosez
zuek haruntz junta,
lau arraultza besterik
ez zen gelditu ta.(b)

J. Arzallus:
Arraultzak bazintuen
oilaskoa ere bai.
Zer jana bazenduen
ta gu geunden lasai,
ez zara egon inola
gu etortzeko jai,
semearen urdaila
ez da egon gure zai.(b)

M Arozena:
Urdaila ongi daukat
nahiz aukeran hutsa.
Hozkailuan zegoen
bizi nahien funtsa.
Egun bitan jan nituen
zeuden bi arraultza,
eta kartera ere
utzi zendun hutsa.(b)

J. Arzallus:
Oporreta joatea
ez da ez kaltean.
Hara joan ginen lasai
ibili ustean.
Berrogei kilo unen
gu haruntz joatean,
bost kilo gizendu da (b)
hau aste batean.(b)

M. Arozena:
Benidormen zeukaten
oporrekin zita,
senar-emazteak han
egoera polita.
Orain despistatu egin da
ni hemen ikusita.
Zoaz okulistangana(b)
txorradak utzita.(b)