Bertsos - View details   To know more about this section

1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Performance
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Hauxe duzu hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko gaia: Euskal Herri txikiak garrantzi handia du zuretzat hori dela medio zure bizitzan itxaropenetik etsipenera doazen sentimenduak tartekatu zaizkizu. Hala ere, oraingoa une berezia delakoan zaude.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mende luzetan izandu degu
barruan hainbat nahigabe
ustekabean kinka larrian
erori gera halare.
Sentimenduak korapilatu
barruan dena da sare
askatasuna altare
hor gauzkate parez pare.
Orain artean hil eta bizi
gehiegi pentsatu gabe
ta orain berriz behin betirako
hil edo bizian gaude.

Mina galanki izana degu
zenbaitek hainbat ordago
hala ere poz iturririkan
handiena ere hor dago.
Bien artean erabakitzen
nahi ta ezinean nago
borroka ezean akabo,
saiatu gera luzaro
eta oraindik indarra ere
izan badegu gehiago
edo bestela ezin izan gu
geran baino libreago.

Mundu osoan barreiatuta
euskaldungoaren jira
Ameriketan, Filipinetan
aukera latza hori da
askatasuna etorriko da
berriz bere sorterrira.
Besteren erakutsira
zertarako erretira
egun handiren bat iritsiko al da
hemendik oso gutxira?
eta orduan amesgaiztoak
ametsak izango dira.