Bertsos - View details   To know more about this section

1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Performance
1999-11-28 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Andoni
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Anaiak zarete, zuen amari erosi diozue Gabonetako oparia, biok koloniak alajaina. Zuk Mantxi, esentzia frasko txiki-txiki bat, zuk Andoni, litroko botila kolonia.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Iñigo Mantzizidor "Mantxi"

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mantxi:
Zerbati oparitzea
amari komeni
ta asko ez gastatzeko
dezu nahiko premi.
"Johnson" izena dauka
seguru nago ni,
hori umeentzako
izaten da, Andoni!

A. Larrañaga:
Erregalatutzeko
ez nengon perezan.
Amarentzat ez dela
ez zaidazu esan
ideia hoberikan
ezin nuen izan
hurrrengo urterarte
aguantatu dezan.

Mantxi:
Diru gutxi zeneukan
horixe lortzeko;
lotsarik dezu antza
egia aitortzeko
ta nolatan zabiltzan
zu ume antzeko
amarentzat da, baina
zuk erabiltzeko.

A. Larrañaga:
Anai ikusten zaitut
burgesen antzeko
kantidadearekin
askotaz hobeto.
Nerean badauka bai
nahikoa hartzeko,
hori garestia da
egun baterako.

Mantxi:
Opariarena da
nahiko konpromezu
xoxoak hartu ta denda
joan gara jo ta su.
Ahal bada merkeena
hartuta zatoz zu
zenbat maitatzen dezun
erakutsi dezu.

A. Larrañaga:
"Johnson" horrek badauka
nahikoa afanik,
baina asko erabiltzen
ez dauduka lanik.
Lehengo igandean
gastatu jadanik,
eskerrak nerea hor
dadukan oraindik.