Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Ajuria, Ireneo
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Lehenengoz eskolara eroan eta bertan negarrez hasten jatzun semeari.

Description

Melody
Aita izena kanta beharrak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ene semetxo lau urtetara
apur apurka heldu zara
eskolaurrean negarrez zaude
ez zazu hartu ikara.
Maisuak eta zure adineko,
aita, ama hemen gara
ta ikasketak emango dizu
gizon helduen patxada
isildu eta beldurrik gabe
sartu zaite ikastolara. (bitan)

Lehenengo egunez etorri zara
zuretzat ez da atsegin
beste batzuk be egiten dute
zuk egiten duzun berdin.
Baina bidea horixe duzu
seme behar dezu jakin
jolastu zazu etxe honetan,
liburuakin izan fin,
laister gizona e'ingo zaitue
eta negarrik ez egin. (bitan)

Pentsa egizu nolakoa den
maitasunaren indarra
iduritzen zaizu mundua gaur
duna eta bakarra.
baina begira ikastolara
zure biharko izarra
nahiz ta penetan aurkitzen zaren
duzu gelditu beharra
nik etxeruntza eramango det
semetxo zure negarra. (bitan)