Bertsos - View details To know more about this section
1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza
1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gure azoka aurrera doa
Durangon urterik urte
eta halantxe jarrai daiala
gutxienez mila urte.
Ehun ta ez dakit zenbat liburuk
aurten harte dabe parte
ni idaztea itxita nago
hori bait da oso merke
ez neban este hainbeste idazle
zegonik nitaz aparte. (bitan)
Urterik urte Durango aldera
euskaldunak pozik datoz
liburu eta disko barriek
damoskue hainbeste poz.
Gitxi garela, asko garela,
itaun bat daukat aprapos:
portzentaje horri gero jendeen
kopuruak bajatorkoz*
hainbat liburu publikatzeko
zenbat irakurle dagoz? (bitan)
Euskeran alde bertso ta bertso
hortxe gabiz herriz herri
harrigarria deritxot jaunak
liburu kopuru horri.
Ni gogaituta nengon ta aurten
ez joat bape ekarri
hainbat liburu ipini dabez
guztion erakargarri
ez al da hoba gitxiao idatz
eta gehiago irakurri? (bitan)