Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Jon Lopategi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Lopategi, Aritz
Lopategi, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Haritz, musturreko bat hartuta, lona gainean ahozpez jausita zagozala, Jon hau "tongo tongo" oihuka dago publiko artean".

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi, Jon Lopategi

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Haritz
Hemen lonan etzunda
neu nago bakarra
hasieratik galdu
dot nire indarra.
Kontrarioak berriz
sua eta garra
hortik tongo entzutea
ez da gauza edarra
kristonak hartu eta
hori entzun beharra. (bitan)

J. Lopategi
Berriro tongo tongo
behar dozu a'itu
zutaz lehenago ere
bazen nahiko aipu.
Burrukan hasi eta
behingoan gogaitu
zutitu zaite barriz
hau ez da amaitu
hain errez erortzeko
nork erosi zaitu? (bitan)

Haritz
Kontrarioak gogor
dauka atakea
hauxe da nire mina
ta nire nekea.
Hemen atara dizkit
sua eta kea
golpeak hartzen egon
behar izatea
ez da gauza gozoa
tongo egitea. (bitan)

J. Lopategi
Dirua galtzen dot nik
barrua su ta gar
nire emazte gaixoak
egingo du negar.
Zurekin ez dot izan
gaurkoz suberte lar
itxuraz izanikan
haundi eta edar
lehenbiziko kolpetan
ez da jausi behar. (bitan)

Haritz
Berehala amaitu
da gure burruka
egia esateko
ez naiz bildurtuta.
Tongoa egin dot bai
ezin neinke uka
baina ni orain nago
oso lasaituta
gero miloi pare bat
hartuko ditut ta. (bitan)

J. Lopategi
Neuk be irabaztea
sentituz antsia
pentsatu nuen hemen
daukat ganantzia.
Jokoak beti dauka
bere garrantzia
ta honen gizontasuna
albora utzia
Juezera sartuko
dautsut denuntzia. (bitan)