Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Azpillaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Azpillaga, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Lehenengoz eskolara eroan eta bertan negarrez hasten jatzun semeari.

Description

Melody
Manuel Narruk atzo esan dit A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Seme maitea kontatu behar
gertatu jatsu kasuan
gaur eskolara triste eroan dot
lepuan eta puasuan.
Gero negarrez nun hasi jatan
hain era lastimosuan
pentsatu seme zure aitak be
bardin bardin egin zuan.

Seme maitea eskolatzea
ez dozu zure kalteko
ikasi eta gero munduan
kontsejuak emateko.
Zure burua jakinduriaz
ez ete doga beteko?
eskola joan beharra dago
gero zerbait izateko.

Mutil gaiztoak ibiltzen dira
eskolatikan kanpuan
horixegatik zuk eskolara
zintzo behar dozu juan.
Negarrez triste aurkitu arren
normala da hori gaurkuan
damu haundirik ez dozu izango
haundia hasitakuan.