Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Aritz Lopategi

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Azpillaga, Jon
Lopategi, Aritz
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Neska lagun bi zaree zuek biok; zu, Jon Azpillaga, bion artean politena zara, baina, mutilez inguraturik dabilena Haritz da".

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Aritz Lopategi

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azpillaga
Zure pasadizua
lehendik det entzuna
zu zara itsusia
nik edertasuna.
Baina mutiletan zer
galga daukazuna!
neska, zer ote da zuk
emoten dozuna?.

Haritz
Nik mutil asko dauzkat
ezin naiz lotsatu
egun batean egin
bait nintzen esnatu.
Hau mutil batek ere
ez du gura hartu
ezin bait dezakete
ondo manejatu.

Azpillaga
Hemen zer gertatzen dan
daukat ikusia
ni naz neska ederra
ta zu itsusia.
Berak ditu hitz, musu
eta igurtzia
emoten dautsazue
nahi daben guzia.

Haritz
Mutilak konkistatzen
da gure borroka
ta zu ikusten zaitut
hor zeatz lur jota.
Mutilak heuragandik
e'iten dabe bota
neurri hortako mutilik
bat be ez dago ta.

Azpillaga
Ez det nahi joan nere
fama onak galtzera
neskaren ondrak azkar
e'iten dau atzera.
Orain bezela beti
ibiltzen bazera
azkenean bakarrik
geldituko zera.

Haritz
Niri mutil guztiek
e'iten dauste kasu
beraz zuk ere lagun
ikasi ezazu.
Nola ez dozu eukiko
hainbeste arazu?
atzetik be mutila
iruditzen duzu.