Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Juan Mari Areitio

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Areitio, Juan Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuk, Xabier, txakur-korotza zapatetatik garbitu ezinean zabiltzala, hara non datorren Juan Mari Areitio hau txakur dotore batekin paseoan.

Description

Melody
Praixku Galtzazarreta A
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Juan Mari Areitio

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza
Hemen alkartu gara
Juan Mari ni ta zu
txakur korotza eta
txakur bat daukazu.
Holako animali
habila badozu
nire zapata zahar hau
mizkau era'iozu.

Areitio
Ez det hartzen egia
esaten dun trazik
txakur honek inori
ez dio egin gaitzik.
Ta hemen ez zazu bota
horrelako hitzik
honek ez du egiten
korotz eta pixik.

Amuriza
Esan dozuna ez dozu
sinestuko zeuk be
baina milagro hori
igual gerta leike.
Halan bada gustora
ikusiko neuke
txakurra hartuko deutsut
zapataren truke.

Areitio
Txakur hau ez daukat nik
ondotik kentzeko
neugaz hartu bait nuen
neugaz bizitzeko.
Txakur hau nola euki
nik zuri saltzeko
hik ez dek kategorik
honaz* ibiltzeko.

Amuriza
Kategoria ederra
ezin dozu laga
jenioz nago eta
kontuz badaezbada.
Hemen korotz kontuan
arrimatu gara
zeuk miskau behar dozu
txakurrak ez bada.

Areitio
Gizon honek nun dauka
horrenbeste gradu?
zapata politakin
txukun ta ondradu.
Baina piskaterako
korotz hori badu
Bilboko alkate dala
pentsatutzen al du?