Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Azpillaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-06 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Azpillaga, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Aurten ehun eta hogei euskarazko liburu berri agertu dira Durangoko Azokara.

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Durangon dagon azoka honek
badu halako harrera
ehun ta hogei liburu nunbait
dagoz gutxi gora behera.
Zerbait erosi nahi duenentzat
hor azaldu dan aukera
zer edertasun euskera maite
duten guztien aurrera!
lehengo kontuak amaitu ziran
mejoratzen ari gera.

Danak dakite euskera dala
Euskadiren oinarria
lehen zapalduta baina oraintxe
altzatzen dago jarria.
Oraindik gehio ertengo dala
daukagu iragarria,
esna dedila euskozalea,
esna dedila Herria,
denon artean salbatu daigun
euskera maitagarria.

Beste azoka ederrago bat
sekulan ez det ikusi
gaurkoa ez da, orain hiru egun
hor martxan ziraden hasi.
Gaurko eguna euskozaleak
ez zaizue gaizki jausi
zuek'e hainbat gauza irakurri,
saltzaileak irabazi,
Durangotikan joaterako
liburu bana erosi.