Bertsos - View details   To know more about this section

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Performance
1987-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Lehenengoz eskolara eroan eta bertan negarrez hasten jatzun semeari.

Description

Melody
Itsaso hori dago zatarra
Stanza name
Neurri berezikoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Stanza name:  Neurri berezikoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bide luzea eskolaraino
ibilia naz neu be gaurdaino
eta oraintxe nire umeak
"eskola ez dot nahi" dino. (bitan)
Ez dago eskola baino
ondo pentsatu ezkino,
behar dozu orraitino.
Eskola zer dan konprenditzeko
txikia zara oindino
lehor malkoak ta egon zaite hor
ama etorri artino. (bitan)

Nire umeak pena damosta
bihotzeraino egin daust zazta
eta maisuak haurra etxera
eroateko esan dausta. (bitan)
Baina umetxo hau koska!
mundua erreza ezta,
ez e'in hainbeste protesta,
ikasi e'izu, egon zaitez hor,
nahiz ta malko batzuk kosta
eskola bako jendeak lehen be
Euskadin nahiko dagoz ta. (bitan)

Herri Eskolak izan genduzan
orain ohitura hori galdu zan
nire umea ikusten nago
neu egon nintzaden gisan. (bitan)
Aizu umea ez izan
kezkarik zure arnasan,
kontuak hartu daiguzan:
aitak ez eban aukera izan
danak enterau daitezan
baina semea inusentea
danik ez daiela esan. (bitan)