Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Iturriaga, Unai
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Iluntzean, "oiloak otara eta umeak lotara" esan ohi da. Zure alabatxoak, telebista aurrean liluraturik ez dauka oherako presarik. Ea zure bertsoen bitartez loak hartzen dauan.

Description

Stanza name
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Unai Iturriaga

Stanza name:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sehaska kantutan ez naiz
ni inoiz izan maixu
baina nere alabari
ein behar enbarazu
lo egin behar duzula
hartua daukat kasu
egin behar ditut beraz
makinatxo bat pausu
sortu behar bihotzean
txinparta edo ta su
begiak itxi itzazu
lo-lo egin ezazu (bir)

Telebista horrek alaba
nonbait digu alaitu
txarra edo ona denik
nik ezin dut epaitu
telebistako kontuak
zentzua behintzat baitu
hala ere zure aitaren
hitza behar duzu aitu
begi-itxita eta loak
behar duzu amaitu
bestela kokoa etorri
ta braust! jan eingo zaitu (bir)

Nere amak eingo luke
bai nik baino hobeto
baina zertxobait badaukat
gaur zuri esateko
telebista horri ez diot
behar aina errespeto
ordua ere heldu da
neska oheratzeko
lo egin zazu maitea
lasai eta ederto
biharkoan eskolara
buru argiz joateko (bir)