Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Juanjo Respaldiza

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Respaldiza, Juanjo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek aurrez-aurre dagozan jatetxe biren jabeak zarie. Zurea, Igor, begetarianoa da. Juanjorena, ostera, erretegia.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Juanjo Respaldiza

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Igor:
Nahiz ta ez duen izan nahi
honek errieta
nirean osasunak
badaduka beta
ta berak kartel handiz
klienteei treta
jarririk urdaiazpi
ta hainbat txuleta
bera be tripa-handi
huts bat dugu eta (bir)

Juanjo:
Negozio batean
egin ditut bueltak
orain etortzen zaizkit
nei diru-errekak
ikasi nituenez
hontarako tretak
exitoa daukate
nire errezetak
Orozkon jaten dira
kristoren txuletak (bir)

Igor:
Berriz zugana nator
pixkat lasai asmoz
askok dio zurea
dela hain apropos
denak irtetzen dira
horren alai ta poz
berriz be hurrengoan
bueltatzeko gogoz
damututa ondoren
niregana datoz (bir)

Juanjo:
Inor ez da joango
letxugaren eske
txuletak askoz ere
nahiago dituzte
nire jatetxe honek
badu hainbat ospe
zuretik ateratzen
dira nahiko triste
entsalada ona da
okelagaz naste* (bir)

Igor:
Nahiz ta orain baduzun
kontutan patxada
nire asmo guztiak
ezin ditut laga
hainbeste enfermedade
zurekin patxada
guztiak hartzen dute
ondoren ikara
zu zeu ere laisterka
damutuko zara (bir)

Juanjo:
Zeuretik urten ezin
ta zaude elbarri
berdea jan eta jan
gose ta egarri
terkotasun hortatik
behar dozu itzarri
nahi baduzu luzego
pixkatxo bat jarri
luzatuko zara to
neurera etorri (bir)