Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Igor Elortza

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Ajuria, Ireneo
Elortza, Igor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek neska-mutilak zarie. Zu lgor neskea, zu Ireneo mutila. Santo Tomas iluntzean, zuk Igor Plaza Barrira joan gura dozu; zuk Ireneo, hanburgeseria batera afaltzen joatea dozu gogokoago.

Description

Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Igor Elortza

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Igor:
Gaurkoan ere biok
elkarturik gara
ta afaltzen joateko
harturik patxada
diskusioan hemen
oihu ta algara
baina hanburgesa hoiek
alde baten laga
txorixoa jatera
goazen plazara (bir)

Ireneo:
Goizean han izan naiz
banuen enpeino
txorizo usaina ez dut
nik kendu ondino
goazen beste gauza bat
jaten honek dino
zure joera hori
asko dot horraino
hanburgesa nahio det
txorizoa baino (bir)

Igor:
Hanburgesa ez dut nahi
esana dizut lehen
eta plana egin dut
afaltzeko zeren
plazara joanda hartuz
horrenbeste kemen
txorizoarekin ondo
pasa behar dugu hemen
sagardo pixkatekin
tartekatu ondoren (bir)

Ireneo:
Goizean egin dut nik
jateko edarrik
hortarako ez daukat
gogo ez indarrik
nik ez dautsut egingo
neskato didarrik
inbitaziorikan
gaur ez dozu txarrik
nerekin ez bazatoz
neu noa bakarrik (bir)

Igor:
Ez dakit ez daukagun
hola askoz hobeto
nahiz ta zuri dizudan
mila errespeto
bakarrik joan eta
egon zaite keto
nik pasa behar baitut
gaurkoan ederto
badut beste mutil bat
afaltzen joateko (bir)

Ireneo:
Ez gara ibiliko
ekin eta ekin
nahi dudana egingo dut
behar duzu jakin
preparatua nago
dotore eta fin
joan gura duzula
zuk beste batekin
laister aspertuko da
kapritxosarekin (bir)