Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Igor Elortza

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Areitio, Juan Mari
Elortza, Igor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek aita-semeak zarie. Zu Igor aita, zu Juan Mari semea. Gaur, aita jubilatzen dan egunean, Juan Mari semea hasten da lanean.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Juan Mari Areitio, Igor Elortza

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Igor:
Laister lanean hasiko zara
ta ni ezin geldi keto
kontseju on bat emango dizut
horrela baita hobeto
eta aitari kasu egin beti
izan mila errespeto
gaur Ian egizu jubilatuta
gero ondo bizitzeko.

Areitio:
Oso egoki egin didazu
bizimoduko planoa
horixe baita aita on batek
semearentzat asmoa
horixe baita zure gogoa
baita ere nere asmoa
zuk utzi dezun lantoki hori
beraz ni hartzera noa.

Igor:
Nire postua hartzera zoaz
hola dio aitormenak
goizean goizik hasi lanean
ta ahaztu itzazu penak
emandakoaz bota izardi
eta dituzun kemenak
nik ere hola lortu bait ditut
nire egunik onenak.

Areitio:
Aita on batek semearentzat
ez daduka asmo txarrik
aita maite hau ikusita nik
ez det egingo negarrik
ta lanerako ez zaizkit falta
gogorik eta indarrik
zuk ein dozuna eiteko ez da
izango askoren beharrik.

Igor:
Kontu-kontari hasi garenez
biok begira elkarri
dirudienez hementxe zaude
postu on baten egarri
nik egin nuen behar zena ta
orain zuk zeurea jarri
ta estualditan nagonerako
diru apur bat ekarri.

Areitio:
Itxura danez aitak nahi luke
eraman nere ordaina
hola egin du bere helburua
edo beraren kanpaina
hain daukat aita eskaxa eta
hain daukat aita ziztrina
lana ein beharrik nik gaur ez neukan
zu fina izan bazina.