Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana, Unai Iturriaga

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Gonzalez de Durana, Rikardo
Iturriaga, Unai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek irakasleak zarie, eretzi ezbardinekoak.Zuk, Rikardo, umeak gehiago jolastu behar leukeala dinozu. Zu Unai, ostera, gehiago ikastearen alde zatoz.

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana, Unai Iturriaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Rikardo:
Jarraitu nahirik une honetan
jarri naiz horri begira
nola erabili eta bidali
gizartearen harira
ume guztiak joaten badira
liburu hoien azpira
ez dira naturalak izango
makinak izango dira (bir)

Unai:
Ume guztiak jolasalditik
etortzen zaizkigu bero
injinierorik hoien artetik
nik behintzat ez dut espero
gauza handirik ez dira izango
hola jarraituaz gero
diru gehiegi ez da lortuko
jolasten ibili ezkero (bir)

Rikardo:
Egunkaritan azaltzen ohi da
hortaz hainbeste albiste
eta zurea entzunik ere
ni jartzen naiz nahiko triste
nolabait ere bizitza ondo
hola ez daiteke bete
zertarako da diru guztia
bizitzen ez badakite (bir)

Unai:
Ikasketekin izaten ohi da
gazte denen arazoa
nik ondo dakit liburu artea
ez dela bape gozoa
baina ezagutu behar dituzte
mundua eta auzoa
gaurko ikasketak dira biharko
lanaren lehen pausoa (bir)

Rikardo:
Argi ta garbi utzi beharra
dadukagu orain hemen
horretatikan ez datorrela
zorionikan bederen
nahiz eta jarri liburuetan
hainbat indar eta kemen
denentzat ere lanposturikan
inoiz ez dute izanen (bir)

Unai:
Geroko lana izaten ohi da
ilusioen aizkora
liburu artean hainbat urtetan
dabiltza behera ta gora
beste irtenbideik ez dagoela
nahi dizut orain gogora
eskola eta gero badute
jolasteko hainbat denbora (bir)