Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Gonzalez de Durana, Rikardo
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Ikasle izan zinen eskolara irakasle zatoz.

Description

Melody
Leiho ertzetik entzun dezaket
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-02 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Rikardo Gonzalez de Durana

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lanpostu hori emanda gero
poztu nintzen berehala
txikitandiko garai jatorrak
gogoratuak hor hala
besteak legez nintzadelako
mutil bat nahiko normala
nere eritzi zabala
nahiz sarri izan petrala (bir)
orain dakusat irakasleak
guregan zuen itzala
eta uste dut zerbaiterako
behintzat balio zidala (bir)

Mutiko eta neska haiekin
nik hartzen nuen arnasa
gero jostatu ahal izateko
gertu genedukan plaza
ordu askotan hantxe egonik
nahiko bare eta lasa
memoria ez dut eskasa
gogoratzea erraza (bir)
nahiz ta urteak niregandikan
ere jada diren pasa
pentsa zazue eskola hartan
dena ez zela jolasa (bir)

Urte haietan nireganatu
nuen hainbeste birtute
eta beraiek kontserbaturik
hementxe urterik urte
oraintxe ere nator honuntza
zuengan beraren eske
ez jarri oraintxe triste
nahiz txarrak hainbat albiste (bir)
nere ustetan txarra izango
naizenik ere ez uste
irakatsiko dizuet behintzat
ikasi nuen hainbeste (bir)