Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Ajuria, Ireneo
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ostera bere heldu jakuz Gabonak

Description

Melody
Begira nago jarria beraz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Intxur-saltsa eiten izango dira
amona eta aitonak
eta etxean umearen zai
berdin andre ta gizonak
sukaldeetan mahai danak txukun
jan eta edari onak
karta-joko eta bromak (bir)
Gabonak ondo pasako ditu
aukera hortan dagonak
bezperan gaude ta guztiori
nere partez zorionak (bir)

Baina guztiak ez dauz beteko
janari onan usaiak
beti danikan gogor jo dausku
Euskal Herrian etsaiak
batzuek triste beste batzuek
izango dira alaiak
hola dira Gabon-jaiak (bir)
ta sentipena mugitutzea
eskaten dausku garaiak
nere bertsotan agurtzen ditut
kartzelan dauden anaiak (bir)

Batzuk kartzelan beste batzuek
joan dira urrutira
pentsamenduak izango dabez
askok jira eta bira
Gabon-zorion hau joan bedi
euren bihotzan erdira
hori da nere desira (bir)
gu hemen gaude eta zuek hor
zeuen etxera begira
hurrengo urtean danok batera
etorri Euskal Herrira (bir)