Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-12-23 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Abel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hamabost urtez famili izan ezinik egon ondoren, gaur jakin dozu haurdun zagozana.

Description

Melody
Begira nago jarria beraz
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-12-23 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Abel Enbeita

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ia lanean ere baginan
nolabait zerbait aspertu
itxaropenik nahiz ta sekula
guk ez dugun ez baztertu
ilusioak egin genduzen
eta guztiak okertu
baina hara da edertu (bir)
esan didate ume eder bat
laister daukadala gertu
momentu hontan ez dakit nola
nere zoriona eskertu (bir)

Izango du bai nere partetik
beharko duen laguntza
munduko bizi latz guzti hontan
aurrerapideen bultza
baina hala ere gerta ez dadin
mutiko bat erdi hutsa
kenduko diot nik hautsa (bir)
berakin bakar-bakarrik leike
bete maitasunen kutxa
hortik kanpora ezin berotu
bere amaren gorputza (bir)

Jaio orduko hasiko naiz ni
sehaskatxoai kantari
zoriona ta poza izango
bait dituz hortaz nabari
hala ta ere egin beharko
dizkiot hainbat eskari
galdu ez dadin ugari (bir)
bere bizitza eman diezaion
gure Euskal Herriari
haintzako hartu bere aurreko
hainbat ta hainbat gudari (bir)