Bertsos - View details   To know more about this section

1990-02-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-02-23 Azpeitia Jaialdia
Conductor
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Anjel
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hiru apostutara desafiua.

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-02-23 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Larrañaga, Sebastian Lizaso


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Larrañaga
Hain kobardea nola ez dezun
zure alboko mutila,
lenen erronka ai Sebastian
korrika izan dadila.
S. Lizaso
Zure gogoa horrela bada
onartzen dizut aukera,
bihar goizean jokatuko det
lzarraiztik goitik behera.
Larrañaga
Berau (e)re hemen oso kobarde
ez da etorri albora,
bigarrena ere aukeratzen det
lehen korrika ta aizkora.
S. Lizaso
Apustu hori arratsaldean
jokatzen badegu hobe,
nik behetikan ari behar det
hankarik ebaki gabe.
Larrañaga
Oraingoa (e)re haundia daukat
ez nazazula gorrota,
segan e(re) berriz jokauko dizut
ho(r)i ez dezu jakingo-ta.
S. Lizaso
Barkatu baina ez dadukat nik
hortarako gogorikan,
zuk segarako makurtzen ere
ez bait daukazu lanikan.
Larrañaga
Horregaitikan hiru azioz
nik egin dizut aukera,
ordua berriz izendatzen det
hiru ordutik aurrera.
S. Lizaso
Hemen erronkan zuk zertarako
hainbat buila erabili,
jokatzez gero gaur iluntzean
biok batera ibili.
Larrañaga
Lehenago ere sarri batera
gera festan ibiliak,
eta jokoa jokatzekotan
bota (d)itzagun seinaliak.
S. Lizaso
Seinaleak botatzeko gertu
hortan kontuak atera,
boligrafoa hemen daukat nik
nun dadukazu papera?
Larrañaga
Ni dirutikan ez nago gaizki
eta kontuan eduki,
zelaia berriz zeuk aukeratu
Zelatun edo Urraki.
S. Lizaso
Gauza garbiro jakin aurretik
dirurik zertako bota,
segan ez dago jokatzerikan
belarrikan ez dago ta.
Larrañaga
Nik jokurako erreme(d)iua
e(g)in det hemendik aurrera,
karterarikan ez du atera,
dana bildurtu al zera?
S. Lizaso
Erronka eta desafioan
txikiak hainbat malezi,
honek kartera atera eta
diru(r)ik ez diot ikusi.
Larrañaga
Zuk ez baidezu ezagututzen
gizon txikia(re)n finezik,
ehun bat kilo zeradelako
ez zazu hartu lainezik.
S. Lizaso
Berehalaxe bukatuko da
tarteko dan iskanbila,
joku fina ikusi nahi duna
bihar azaldu dedila.
Larrañaga
Beraz bihar da gure jokua
hor jarri degu aukera,
sarrera ere jokatzen dizut
zu konformatzen bazera.
S. Lizaso
ltxura danez jokoa ez da
honek uste dun neurriko,
sarrera zertan jokatzen degu
inor ez da etorriko.
Larrañaga
Ai Sebastian joku horrekin
nago bildurrez betea,
ba(d)ezpada ere hobeko dezu
kamila eramatea.
S. Lizaso
Kamilan beharrikan laguna
nik ez dadukat batere,
nekatzen banaiz deskantsatzen naiz
lurrean etzanda ere.
Larrañaga
Ezin liteke modu honetan
denbora Iuzean ari,
nahi dezun dana e(g)ingo de(g)u baina
deitu zaiozu DYA-ri.
S. Lizaso
Hemen erronkan luzaro jardun
hori zeuretzako kalte,
joku orduak hurbil dirata
deskantsatzera joan zaite.
Larrañaga
Nahiz txiki izan ez nau bildurtzen
albuan dedan lagunak,
honek arpegia dauka gogorra
eta eskuak bigunak.
S. Lizaso
Itxura denez honek jokua
izan behar du graziko,
hizketan behintzat temosoa da
ta errez ez du etsiko.
Larrañaga
Nola barkatu aurrez seguru
irabazia izanik,
ez pentsa gero haundi guziak
onak ta pinak diranik.
S. Lizaso
Txikiak pinak dirala denak
honek zedukan esangai,
ontzi txikian da usai ona
ta benenua ere bai.