Bertsos - View details   To know more about this section

1990-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-08-14 Gabiria Jaialdia
Conductor
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Authors
Sarasua, Jon
Zeberio, Xabier "Zeberio I"
Exercise
Binaka gaia-emanda gauza
Proposed topic
Zeberiori bost mila pezetako bilete bat eman zion eta Sarasuari karabina bat gai bezela.

Description

Melody
Andre Madalen andre Madalen
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua, Xabier Zeberio "Zeberio I"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zeberio I
Arma zaharrakin gertatutzen da
makinatxo bat estrago,
zu Sarasua segi horrekin
ni horren fabore ez nago,
ne(r)i mila duro eman didate
egingo det zenbat trago,
eta gainera ordaindu (d)idate
lan egin baino lehenago.
Sarasua
Hau pozik dago ta ni honekin
sentitutzen naiz titere,
munduan armak eta diruak
ematen dute botere,
begira zazu bilete hortan
zein jarri duten dotore,
hor pinta(t)utako txorimaloak
kontrolatzen du hau ere.
Zeberio I
Gizonak hiltzen arma zaharrekin
hortxe dabiltza jo ta ke,
beste batzuek lanean berriz
eginaz hamaika neke,
ta Sarasua ez zaitez hasi
arma herriaren eske,
zuk mila duro(re)n trukean hori
pozik emango zenduke.
Sarasua
Jakin ezazu soldaduskatik
intsumisoa naizela,
eta jotzen dut gauza zikin hau
beste horixe bezela,
badakit aberats militarrak
beti batera daudela,
ta arma eta diruarekin
menperatzen gaituztela.
Zeberio I
Eskerrak beraz nere fabore
hizketan baizera hasi,
guk armarekin zer gertatzen dan
danok baidegu ikasi,
eta batzuek hor joango dira
bildurrez eta igesi,
egia da bai diru ta armak
dira munduko nagusi.
Sarasua
Egia esan trasto horiekin
ni ez naiz inoiz ibili,
trasto zahar honek jende asko du
akatu eta kiskali,
ta hau hartzeko esaten diote
hainbat ta hainbat mutili,
berak aginduz zeinen alde ta
zeinen kontra erabili.