Bertsos - View details To know more about this section
1990-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"
Bertsoa entzun |
1990-01-05 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Xabier "Euzkitze"
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Euzkitze
Baserritarra izan da beti
bertsoen mundu bikaina,
baina ondoren kaletar zenbait
hortan ausartzeko aina,
ganadu eta belar kontutan
asko ez dakigu baina,
uste ez dutenei ere igual
hartuko diegu gaina.
Egaña
Gaina hartuko ote diogun
sekula ez da jakiten,
baserritarrak zeuden arlora
kale-kume batzuk irten,
baserri-kale tartean sarri
sortu da nahiko erreten,
haria tira-tira egin da
baina oraindik ez da eten.
Euzkitze
Honi begira baldin balego
Pello Errotaren begia, .
esango luke «Jakin nahi nikek
horren abilidadia»,
abarkarikan ez du jantzita
alkandoratik moria,
bertsotarako behintzat ez zeukak
oso tipo dotoria.
Egaña
Kale kolorez jantii omen da
bertsolarien jardina,
nola nahi ere aldatu degu
lehengo haien imajina,
orain kakan suspertu zaigu
bertsolaritzaren grina,
jantzi ta tximak diferenteak
espiritua berdina.
Euskitze
Kale-umeak izanagatik
bertsotan ari gera gu,
da geranaren lotsa apurrik
inundikan ez daukagu,
bertsoak kale eta baserri
hartu beza hainbat grado,
laguntza denak gutxi baidira
aurrera egingo badu.
Egaña
Txirrita zanak hazia zer zen
ez omen zekian kasi,
eta nik berriz sekula ez det
behi bat susara ikusi,
baina aurrera egingo degu
geure alde eta guzi,
gauza bakarra egin behar da
elkarrengandik ikasi.