Bertsos - View details   To know more about this section

1990-09-08 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-09-08 Mutriku Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Ume bat duzu, gaixorik, sukar haundiarekin. Medikuarengana joan zara eta jokuan ari dala eta, medikuak itxoiteko esan dizu.

Description

Melody
Nere gogoa hegan dijoa
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-09-08 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sendagilea kupida zaitez
haurtxo gaixorik dago,
eta aguro hasi ezean
behin betirako akabo,
zergatik esan etor nadila
ni bi ordu geroago?
Zuk asko jokatutzen badezu,
nere haurtxoak gehiago.

Hitzik ez eta minaren minez
hona haurtxoa negarrez,
zugandik babesa uste nuen ta
horra gauzak aldrebes,
esaten dezu jokoan gabiltz
eta erantzuna ezetz,
zuk ez daukazu kontzientzirik
eta bihotzik ere ez.

ltxaropena haurtxo hauxe det
biharko edo etziko,
mogitu gabe dagoen gisa
inola ez det utziko,
hala ta guztiz esaten dizut
ta azkeneko aldiko,
nere haurtxoa hilko balitza
zu (e)re ez zera biziko.