Bertsos - View details   To know more about this section

1990-09-08 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-09-08 Mutriku Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Azpillaga, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Urteak aurrera, burua ere urdintzen hasi zaizu eta andreak udaberriko lorea dirudi. Ez al dezu beste batengan joango den beldurrik?

Description

Melody
Andre Madalen andre Madalen
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-09-08 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hogei ta hamar urte badira
andretzat nuen hartua,
eta oraindik bijente dago
ezkontzeko kontratua,
gainera oso ona izan da
eman diotan tratua,
mutil gazteak badaude baina
ni ere ez nago zahartua.

Entzun dezute gai-jartzaileak
neretzat zer esan duan,
konformidade asko dago gaur
andre gizonen munduan,
andrea oso ona dagola
Azpillagaren onduan,
baina lehenengo jakin zazute
zeinek entrenatzen duan.

Andrea ona baldin badago
ino(r)i ez zaio inporta,
oraindik sasoi ederra daukat
indarrez ez nago jota,
«andre ederra dadukazu zuk»
lore hori dute bota,
baina etxetik ez da joango
neu ere ona nago-ta.