Bertsos - View details   To know more about this section

1990-06-17 Trapagaran Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-06-17 Trapagaran Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Mendizabal, Mikel
Murua, Iñaki
Telleria, Millan
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
AEKanpada.

Description

Melody
Arratsalde on lehendabizitik
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-06-17 Trapagaran Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Mikel Mendizabal, Iñaki Murua, Millan Telleria

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal
Arazo batzuk direla eta
jarri da AEKanpada,
arboledara ailegatu da
irrintzi horren balada,
diru premia begiratuta
bene-benetan latza da,
irtenbiderik izango al du
gure laguntzik ez bada? (BIS)
Murua
Gure indarrean izan ardura
alde batez utzi penak,
nahiz gobernuak AEK(r)i kendu
diru laguntzarik denak,
AEK noski salbatuko du
han eta hemen gaudenak,
era euskera salbatuko du
herriaren ekimenak. (BIS)
Telleria
Habe bakoitzak bere azpian
oinarriren bat behar du,
karga askorik ezin da jarri
zura ustel baten kargu,
itxaropena irrikaz dago
nahiz tristerikan gauden gu
gure hizkuntzak gure laguntza
eta bultzada behar du. (BIS)
Lazkano
Goikoetatik izan du beti
frutu gabeko promesa,
bide hortatik aurrera joaten
ez dauka oso erreza,
baina egia gerta diteke
honen lehenengo amesa,
beti berekin gordetzen bait du
herri xehearen babesa. (BIS)
Mendizabal
Eginkizunak azaltzen dira
latzak eta ugariak,
eta aurrera eraman behar
etorkizuna(re)n hariak,
nola euskaldun zaharra eta
berdin euskaldun berriak,
guztiok izan beharko degu
hizkuntzaren gudariak. (BIS)
Murua
Denok hizkuntza(re)n gudari izan
orain da beti Euskadin,
gobernukoen uste ustela
egi bihurtu ez dadin,
HABEri diru dana ematen
saiatzen dira ahalegin,
euskera(re)n alde nonbait ezin du
beste inork ezer egin. (BIS)
Telleria
Saia gaitezen nahiz animoa
geratuko dan le(he)rtua,
euskaldun zaharra eta berria
dago elkarganatua,
zugaitzari (e)re ipintzen zaio
kimu berrizko txertua,
ta saiatzeko danak gaude
horretara behartuak. (BIS)
Lazkano
Herri batentzat hizkuntza degu
lehendabiziko baldintza,
horregatikan degu beroa
beti AEK(re)n langintza,
zapuztea ere nahi dute baina
alper-alperrik dabiltza,
dirua haiek eduki arren
Herriak du azken hitza. (BIS)