Bertsos - View details   To know more about this section

1990-08-10 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Millan Telleria

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-08-10 Berastegi Jaialdia
Conductor
Lezea, Juan
Bertsolaris / Authors
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lizaso, Sebastian
Telleria, Millan
Exercise
Launaka gaia-emanda
Proposed topic
Sebastian Lizaso, Nafarroako ardoa; Lazkao-txiki, Gipuzkoako haragia; Millan Telleria, Arabako garia eta Mañukorta, Bilboko ura.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-08-10 Berastegi Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Millan Telleria

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S. Lizaso
Ardoa(re)ngana bisitariak
nunnahitikan egunero,
inoiz modatik pasatzerikan
ere nik ez det espero,
hotz dagonean berotzeko ta
preskatzeko bada bero,
arduak badu zenek edana
aukeran jarri ezkero. (BIS)
Lazkao-Txiki
Nik haragia izan behar det
ta eman nahi nuke ordaina,
horren txikia txekor bezela
hartu dute alajaina,
badakizute ez nagoela
mardula eta bikaina,
baina detena oso goxoa
kilo asko ez naiz baina. (BIS)
Mañukorta
Boteila baten sartutzen dute
tipo hontako figura,
egarri danak kentzeko pozik
ni joaten naiz barrura,
txanpan izenaz jarria dute
nik behar dutan gradura,
edari ona, berdin gabea,
guk degu Bilboko ura. (BIS)
Telleria
Legor da baina Araba aldian
hain jenero ugaria,
tratore zarrez lurra gorrituz
egiten dute garia,
hortatik gero etorri ohi da
langilearen saria,
ni irinduta egiten dute
eguneroko ogia. (BIS)
S. Lizaso
Napar ardoa zabaltzen dute
ez dakit zenbat herrita(ra),
txanpaina Bilbotarra bihurtu
kanpotikan ekarrita,
begiratuta zer ote degun
negon ezin igarrita,
Bilboko urak ez al daduka
kortxoa gaizki jarrita. (BIS)
Lazkao-Txiki
Alde batera txanpartak ez du
bate burlarik merezi,
baina Bilboko harro jendea(r)i
nahi diet adierazi,
ura nolako gauza dezuten
be(g)iratu eta ikusi,
eta Bilboko uretan ez da
arratoirik ere bizi. (BIS)
Mañukorta
Ardo zahar horrek e(re) falta ditu
garai baieko azainak,
nik bizten ditut buru ta hankak
gorputz guztiaren zainak,
egarri danak ondo-ondo kendu
eta gozatu ezpainak,
munduko penak gaur kentzen ditu
Bilbon deguen txanpainak. (BIS)
Telleria
Ardoa ere binagratua
eskailapean egona,
okela lehendik pixka daukagu
badauzka zenbat hormona,
txanpan botila berriz okerra,
balio ditu bi txanpona,
mahai baterako gauzik onena
izaten da ogi ona. (BIS)
S. Lizaso
Ardoa ere uzten bazaio
bere onetik pasatu,
txanpanari kortxoa kentzean
bere indarrak uxatu,
haragia (e)re usteldu ohi da
era ogia gogortu,
laurok garaian oraintxe gaude
lehenbailehen aprobetxatu. (BIS)
Lazkao-Txiki
Ardoak ere pentsa zazute
onak ez dirala denak,
ogiak ere berriz badira
azkar gortzen diradenak,
eta eskubian daukaten hau
danek jakinik daudenak,
haragi honek berekin ditu
mokadurik goxoenak. (BIS)
Mañukorta
Ogi lizuna txarra da eta
haragia usteldu laste,
ardo zaharra ere lehena ona da,
gaur ona denik ez uste,
ta txanpan honek mobitzen ditu
buru ta hoinbeste traste,
ongi ibiltzeko zuk ere txanpain
botila o(ra)in edan gazte. (BIS)
Telleria
Kortxoa irten, burbujak galdu,
harek badu arriskua,
okela ere zezinetako
ez dago oso prestua,
ardo boteila hautsa eginda
hori ez degu justua,
hauek lujozko gauzak dirade
eta ni beharrezkua. (BIS)