Bertsos - View details   To know more about this section

1990-12-16 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-12-16 Leitza Jaialdia
Conductor
Aburuza, Lontxo
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Españiako Gobernuak kondoia erabiltzeko kanpaina bat bultzatu du. Aurka eta alde daudenak azaldu dira. Eman ezazu zure iritzia.

Description

Melody
Eguna pasa nekean eta
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-12-16 Leitza Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaztearentzat globoak dohan
horra Gobernuan planak,
baina danen gustoa egiten
beti daude hemen lanak,
gauz horren kontra altxatu dira
Obispo ta apaiz danak,
zer kristogatik kontra hitz egin
zer jantzirik ez duanak. (BIS)

Gazte eta sasoikoak dira
lan klase hortarako gai,
beraz ez dago egoterikan
guz(t)iaren baimena(re)n zai,
jantzi globoa egin beharrak
egin ditzazke bai lasai,
gaitz txarrik ez da hortik etortzen
eta gozamen onak bai. (BIS)

Zahar jendeak horrek pozterik
inork ez beza espero,
hoztu bai dira garai batean
izan ziradenak bero,
eta gaztean kontra hizketan
zertan jardun egunero,
aterki batek ez du balio
euria pasa ta gero. (BIS)