Bertsos - View details   To know more about this section

1990-11-18 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas", Abel Enbeita, Ainhoa Munitxa

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (2. 1990)
Performance
1990-11-18 Lekeitio Txapelketa
Bertsolaris / Authors
Arriaga, Xabier "Txiplas"
Enbeita, Abel
Munitxa, Ainhoa
Exercise
Hirunaka gaia-emanda
Proposed topic
Abel Enbeita, Marino da; Ainhoa Munitxa, Retegi eta «Txiplas», Clemente.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-11-18 Lekeitio Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas", Abel Enbeita, Ainhoa Munitxa

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Enbeita
Marinok egin behar
bere goralpenak,
txirrindularitzako
nere azalpenak,
hauek ere eza(g)utzen
dituzue denak,
hementxe bildu gera
munduko onenak.
Munitxa
Sudurra belarriak
oraintxe akabo,
bestea Athletian
sartuta zeharo,
ni bi hauekin orain
guztiz galdu nago,
euskaldunena neu naiz
hori argi dago.
TxipIas
Hiru gaude hemen ta
horra hiru kolore,
agertu dira biak
gainera dotore,
baina egin nezake
hainbeste fabore,
neuk hasi beharko dot
bien entrenadore.
A. Enbeita
Bat euskaldunena ta
harek bere saltsa,
nik ere ez al daukat
euskaldunen antza,
bizikletan hor nabil
aldapak gorantza,
munduan zabalduaz
euskaldunen martxa.
Munitxa
Retegi hemen dago
zuriz guapo-guapo,
Clemente hor alboan
bizarraz ta plako,
Marino aspaldian
loditu da pranko,
argaldu beharko zara
txirrindularako.
Txiplas
Marinorekin ia
asko ezin da egin,
nahiz ta urte askotan
ekin eta ekin,
Retegi ere bajatzen
hasi zaigu berdin,
baina entrenatuko dot
baloitxo batekin.
A. Enbeita
Clemente burutikan
dago erdi jota,
honek bere tripari
begi dana bota,
biak dira ezkonduak
bikote arlota,
neskak neuri begitu
solteru nago-ta.
Munitxa
Neska gixarajoak
honi ez (eg)in kasu,
honek esan gura du
gu guztion maisu,
sudur polita duzu
egia esan, aizu,
kontuz ibili edo
apurtuko duzu.
Txiplas
Bera ipini iaku
guztion errege,
bizikleta gainean
nahiz ta egon trebe,
solteru dagoela
ahotan hainbat fede,
solteru egongo da
hurrengoan ere.