Bertsos - View details   To know more about this section

1990-07-01 Muxika Lehiaketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Iñigo Olabarri

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-07-01 Muxika Lehiaketa
Bertsolaris / Authors
Elortza, Igor
Olabarri, Iñigo
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Igor bileteroa (pika-pika) da eta Iñigo ez bilete, ez diru, ez duena.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-07-01 Muxika Lehiaketa [Bertsoa] / Igor Elortza, Iñigo Olabarri

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Elorza
Zugana etorri naiz
bilete hartzera,
baina hemen zabiltza
pobreen antzera,
eskatu dizut baina
gaurko hontan keba!
Bota beharko zaitut
bentanatik behera. (BIS)
Olabarri
Barkamena eskatu
beharko segidan,
Igorrek sinestuko
balit o(ra)in sikiera,
lehenago aritu naiz
hortik jira biran,
hona sartu baino lehen
galduko zitzaidan. (BIS)
Elorza
Edukiko zenuen
lehen(ag)o behar bada,
baina ezezkoan gaur
gu alkartu gara,
ta sartu behar dizut
oraintxe ikara,
papelera parean
zoaz errekara. (BIS)
Olabarri
Gure diskusioa
dugu nire kalte,
hemendik botatzea
ez dago aparte,
baina oraingoz Igor
zu lasaitu zaite,
ez ditut erosiko
zuk merketu arte. (BIS)