Bertsos - View details   To know more about this section

1990-05-27 Berriz Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-05-27 Berriz Plaza librea
Bertsolaris / Authors
Amuriza, Xabier
Lopategi, Jon
Exercise
Binaka gai-librean
Proposed topic
Gai librean
Gaiari oharrak
LIBREAN

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-05-27 Berriz Plaza librea [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jon Lopategi

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amuriza
Eguerdi on gure Oiz mendi
azpiko auzo maitea,
sekula bada Asentziotan
urtero bete-betea,
aspaldi neukan barriz kantuan
hasteko borondatea,
eta nahi neban lehenengo plaza
Andikoan izatea.
Lopategi
Izan be(re) hain da liluragarri
beti zuen Andikona,
beti gustora etortzen naz ni
Gernika aldetik hona,
lagun zahar honen eztarri minak
ere zabaldu dau sona,
zorionean sano ta salbo
agertu jaku gizona.
Amuriza
Sano nago bai baina badaukat
zerbait halako ikara,
hainbeste jente zelan ta nondik
batu dan Andikoara,
ez dakit neuk pe nora joango dan
gaur hartzen dodan galtzara,
igual joango da munduan behera
ta igual Oizko puntara.
Lopategi
Erretiroan luze egon da
barriro gizon aprendiz,
bide legunez ibili ezin da
zelan ausartu da mendiz,
sastraka edo sasitzan baten
hankaz trabatuko balitz,
atzetik joan behar nahiako
asto, mando, edo zaldiz.
Amuriza
Estimatzen dot borondatea
preminik balitz benetan,
baina ni ez naz erruki zale
behintzat bertsozko lanetan,
inoz sasitzan trabatzen banaiz
edo agertu kunetan,
neu urteteko gauza izan arte
nahiago dot segi bertan.
Lopategi
Nor bere kontra nola izan leike
gizonak hainbat jenio,
laguntasuna beti estimatu
behar da nunnahi serio,
gizona gizon egiten baita
gizona dala medio,
beti ondoan izango nau ni
lagun edo kontrario.
Amuriza
Kontrarioak lehen be(re) nahikoa
bajakuaz bizkarren gain.
laguntasuna hartuko neukek
emongo baeustak bikain,
urte ta erdi bada mundua
zertan dan ahaztutzeko lain,
esaidak zeren alde ta kontra
kantatzen dezuen orain.