Bertsos - View details   To know more about this section

1990-06-30 Leaburu Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-06-30 Leaburu Jaialdia
Conductor
Ugartemendia, Mikel
Bertsolaris / Authors
Garmendia, Txomin
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
lrango deia jasoz Gurutze Gorriarekin joan zara. Zer ikusi dezu?

Description

Melody
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entities
Gurutze Gorria

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-06-30 Leaburu Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Iran hortatik mundu guzira
zabaldua da eskera,
lurrikara(re)kin gertatu dira
baztar guziak haustera,
neroni eta beste lagunak
Gurutz Gorritik joan gera,
lehengo gisara herri zahar hura
zaila da jartzen ostera,
gure harrokeri(a)k umiltzen dira
egun batetik bestera. (BIS)

Utzi nituen neure etxea
eta famelia berdin,
anai gaixoai laguntzearren
geure herritik aldegin,
Irango anai-arreba haietan
nabaritzen da hainbat min,
behian lurra daukate eta
goian berriz zeru urdin,
obra on bat e(g)in nahi badezute
badaukazute nun egin. (BIS)

Gure senidea(r)i laguntzeko
hartu dezagun arreta,
aberri hura gaur aurkitzen da
zorigaitzean beteta,
borondatezko hainbeste asmo
on baneduzkan gordeta,
hango berriak ekarritzeko
nik egina det buelta,
han gertatua bihar (ed)o etzi
hemen gertatu leike ta. (BIS)