Bertsos - View details   To know more about this section

1990-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Nikolas Zendoia

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-08-07 Aia Jaialdia
Conductor
Lertxundi, Joxe Mari
Bertsolaris / Authors
Zendoia, Nikolas
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Herri barruan bizi haiz, lantokia bertan daukak eta hango zarataz zoratuta bizi baiz, aspertuta. Herri inguruko kaxko batean zegok baserri zahar bat, hire jaiotetxea, erdi erorita, huraxe konpontzen hasi haiz; jai ta aste lana egin dek eta lehengo era zabarrean egurrez eta, apainduta, bukatu dek jubilaziorako juxtu-juxtu. Jubilatu zerate lagun batzuek eta azken agur edo despedida bezela afari bat egin dezue umorez gainezka, begiratu dek eta hire baserri zaharra sutan ikusten dek. Hire ametsetako etxe hari kanta izkiok hire sentimentuak.

Description

Melody
Munduko ilunabarra
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Nikolas Zendoia

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zahardadearen arratsen
egon ondoren apaltzen
lehengo nekeak zapaltzen
lagunak besarkadatzen
gabaz etxeruntz nentorrelarik
bertso zahar batzuk kantatzen,
goi hodeietan su erreinu bat
hara nun zaidan agertzen,
inguratu naiz apur-apurka
da teilatua erortzen,
sinistu ere ezin det egin
ez diot begirik kentzen,
nere azkenengo ilusioak
horra hor sutan erretzen. (BIS)

Eskuetan det buzua
hainbat izerdi jasua
apaintzen zure altzua,
mendiko paradisua,
haurtzaroko ta zahartzarorako
eguzkileku gozua,
azkenik zugan jarria neukan
nere itxaropen osua,
baina betiko desegin zera
bakartu zaigu auzua,
teilatu gorri hortan gehiago
ez da jarriko usua.
Zer egin det nik? Zer gerta zaizu?
Norek eman dizu sua? (BIS)

Etxe jirako lizarrak
intxaur da gerezi zaharrak,
mizpira, txermen, sagarrak,
eta berbena belarrak,
euren orriak ximeldu ditu
zure su aroa(re)n garrak,
txinpartak haruntz,
txinpartak honuntz
goitikan behera kelarrak,
hontz txuria ere iges joan da
ta hau zuen deadarrak,
ez du azkenik aitona honen
malkoak ixur beharrak.
Zer balio dit ames irriak?
Zer balio dit negarrak? (BIS)