Bertsos - View details   To know more about this section

1990-06-20 Elgoibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1990-06-20 Elgoibar Lagun-artekoa
Conductor
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Authors
Lazkano, Imanol
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Hamar une zai egon ondoren, seme atzeratua jaio zaizue. Seme horri hiru bertso.

Description

Melody
Pozak txoratzen hementxe dago
Stanza name
Neurri luzekoak

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1990-06-20 Elgoibar Lagun-artekoa [Bertsoa] / Imanol Lazkano

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Seme, herria testigu dela
egingo dizut aitorra,
zu ez zerade nik ametsetan
egin nun mutil koxkorra,
izan behar zun buruz argia
eta gorputzez pizkorra,
gutxienean bere aita ta
herri guziaren onra,
amets hau dena egin da gero
azkenik emaitza horra,
orain kezka bat daukat buruan
ez dezaket dana borra,
zu ote zera zure aitaren
harrokerien zigorra.

Horrenbestekin ikasi duzu
aitaren giza tamaina,
baina mundu hau ezin diteke
harrokerian engaina,
zorionaren bila hasi ta
zoritxarrak hartu gaina,
hori guzia neure soinean
iragan dut alajaina,
baina halare eman nahi dizut
aita on baten ordaina,
zure gorputzaz eta talentuz
labur utzi zaitut baina,
maitasunetik izango dezu
haurrik ederrenak aina.

Arantzarikan ez zan onartzen
baratz guzia lirio,
baina egun baten zure jaiotza
izan zelarik medio,
irripar denak galdu ziraden
jarri ginaden serio,
baina guzia okerra denik
zure aita ez da fio,
gaurko mundua(r)i begiratuta
aitatxok honela dio,
haundi egiten geran garaian
gozotasunak adio,
zu beti haur bat izango zara
ta ez da gutxi balio.