Bertsos - View details   To know more about this section

1988-01-08 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-01-08 Oñati Jaialdia
Gai-emailea
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Authors
Lizaso, Sebastian
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu Euskal Herrian kantatu nahi ez duen txoria zara.

Description

Melody
Mundu honetan holako gauzak
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-01-08 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Amak kabia osatu zuan
Euskal zuhaitzan gerrian,
arraultzatikan atera nintzen
juan zan udaberrian,
langabezia dago kalean
larri dabiltz baserrian,
justizia (e)re nola ez dagon
behar litzaken neurrian,
txoriak ere triste gabiltza
negarrez dagon herrian.

Kantalaria jaio nintzaden
baina ez dakit zertako,
herri honetan isuri baita
zeinek daki zenbat malko,
zarrak diote lehen ez zutela
ikusi hainbat holako,
zenbat euskaldun dagon kartzelan
egia esan zualako,
ni (e)re kaiolan sartuko naute
kantatutzen dedalako.

Sarri askotan pakeai buruz
entzun hain hitz dotoriak,
be(g)ira naizela hamaika gazte
preso dira eroriak,
oraindik ere irauten badu
euskaldunen baloriak,
pasako dira negarrak eta
malkoaren historiak,
orduan denak kantatutzeko
herriak era txoriak.