Bertsos - View details   To know more about this section

1988-04-24 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Juan Mari Areitio

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-04-24 Getxo Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Agirre, Joxe
Areitio, Juan Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Areitio, Alfonso Guerra ministroa, oporretara hegazkinez joan zena, eta Agirre, Fraga, kolan zain egon zena.

Description

Melody
Zeru altuan zegoen Jaunak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-04-24 Getxo Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Juan Mari Areitio

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Agirre
Gaur kamiotan pasatzen dira
orduak eta orduak,
alkarren segidan jarritako(a)n
halako kotxe morduak,
baina Guerra horrek asmatu ditu
azkar joateko moduak,
Fraga omen da listua baina
badaude azkarraguak.
Areitio
Fraga hor kolan gelditu da ta
Guerrak egin du ihesi,
orain zertako zabiltz ondoren
hemen oiu ta garrasi,
nik e(re) karrera zuk bezelaxe
aspaldi nuan ikasi,
agintzen dunak hemen e(g)oterik
ez bait dik motel merezi.
Agirre
Beraz aguro joatea zuk
ote zendun prezisua,
dirua ere nahikua dezu
esan leike abusua,
biok gerade gu ikasiak
baina han degu kasua,
ni naiz erdia zerria eta
han degu zerri osua.
Areitio
Denbora baten zu izan zinan
penintsularen jabia,
a ze ministro harto askua
ez zinan bate pobria,
hizketan berriz kurrinka bezela
ez zinan bate noblia,
baskulara botaz txerrikitan
zu zara nere doblia.
Agirre
Beraz doblea nitzake1a ni
baskulara iritsita,
hori nolatan esan liteke
nere planta ikusita,
lenago lori baina aspaldian
nago kilotan jetxita,
galtzari ere tirante(r)ik gabe
ezin diotet eutsita.