Bertsos - View details   To know more about this section

1988-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Jean Pierre Mendiburu

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-08-25 Bilbo Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Aire, Mixel "Xalbador II"
Mendiburu, Jean Pierre
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Mendiburu baserritarra dugu eta Xalbador artzai espabilatua, bere ardiek baserritarren zelaietan bazkatu zuten «deskuidoz».

Description

Melody
Hara nun diran mendi maiteak
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-08-25 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Jean Pierre Mendiburu

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiburu
Artzain horiek mundu hontara
sortu dira arras pobre,
era guretzat horietarik
ez balitza askoz hobe,
bere ardi ta etxoIez kanpo
ez dira ezerren jabe,
eta ardiak ezin ditu haz
nere baserrira gabe.
Xalbador
Baserritarrak ez du hitzegin
gaur etsaiaren antzera,
ikusi bait du artzai gaisoa
dagola triste minbera,
ene ardiak gogoz hartuak
ore dituk hik larrera,
lagundu nahi al nauk, lagun ona,
errezago bizitzera?
Mendiburu
Bai errezago bizitze hori
geroan guk segurua,
enganiozko bidetaraino
ez egin gaur ingurua,
nik ere bizi behar diat ta
hori bait dut helburua,
ardiak mzi bazketan baina
eman zadatak dirua.
Xalbador
Artzai soil batek eskas izaten
bait ditik xanpon garbiak,
hala ere gu nolazbait ere
konponduko gaituk biak,
hire begiak ikusiak nik
ditiat oso argiak,
era hiretzat dituk nik egin
gaztaia honen erdiak.
Mendiburu
Gaztai erdiak ez ditut aski
hasi behar dut galdezka,
nere etxeko bazka on batzuk
lapurtu dizkit gordezka,
horien ordain emaizkidazu
mila franko edo pezta,
eta azkenik hamar axuri
e(g)iteko zikiro festa.
Xalbador
Miserable den artzaia utzi
duk estu era larria,
hainbertze diru emaitea ez
duk ez nire alderdia,
gauza bat baduk hire gelditzen,
dena hau ez dek berria,
hire larreak bere onetan
dik ardien ongarria.