Bertsos - View details   To know more about this section

1988-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-08-07 Aia Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Aiako zaharrei esan beharko diezue nor dan Amedo.

Description

Melody
Haize hegoak hurbiltzen ditu
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-08-07 Aia Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano
Demokrazian oinarri hoiek
ez daude batere lori,
hura delako falta zaizkigu
gaur euskaldun zenbait txori,
harrera haundirik ez diot noski
inoiz izan Amedori,
Amedo degu GAL sortu zuen
terrorista haundi hori.
Mendizabal
Telebistatik entzuten genun
izen hori egunero,
beraren berri ondo jakinda
daukagu Barrionuevo,
miloiak gora, miloiak bera,
jokua eta jenero,
diru horiek ibifi ditun
guante beltza da Amedo.
Peñagarikano
Eta gainera andre rubia
hark beti zuen laguna,
Amedok gogor zulatzen zuen
Euskaldun bihotz biguna,
traizionatu egin zuena
Barrionuevo kutuna,
hark emandako berrogei miloi
kasinon galdu zituna.
Mendizabal
Hori zalako hilik gertatu
zaizkigu hainbeste anai,
orain kartzelan dagola baina
ez ipini oso alai,
Barrionuevo ta Gonzalez jauna
jakinean zeuden hor bai,
galdetu die baina erantzunik
ez dute ondo esan nai.
Peñagarikano
Euskal Herria goibeldu zan bai
Amedo sortu zenean,
merzenariok bere aginduz
ibiltzen ziren lanean,
Amedo zein zan nik esango dek
orain zuzen zuenean,
gizonak biltzen saiatzen zena
Demokrazi izenean.
Mendizabal
Egin dituzte ekintza latzak
gainera gogor askuak,
gobernutikan beroturikan
buruak eta kaskuak,
hilak askotxo ta zaurituak
izan dira ordezkuak,
pentsatu nola dauden Españin
justiziaren eskuak.