Bertsos - View details   To know more about this section

1988-07-26 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-07-26 Iruñea Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Mendizabal, Revillaren papelean jarri zuten eta Sarasua bere zaintzailearenean.

Description

Melody
Erreguetan ari nintzela
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-07-26 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarasua
Gauzak gehiegi luzatzen dira
hau gertatzen da askotan,
nolanahi ere hemen gu gaude
jarraitutzeko asmotan,
pagatu ezak Suizako txekez
diruz edo txorizotan,
datozen gabon aurretik behintzat
argia ikustekotan.
Mendizabal
Bost hilabete bahiturikan
hemen aurkitzen naiz hola,
mutil koskor bat dut zaindaria
ez du ageri pistola,
dudatan nengon pisua ote zan
edo mendiko txabola,
hau ikusita orain badakit
haurtzaindegian nagola.
Sarasua
Eskutako bi ukabilekin
nuen Revilla bahitu,
ta geroztikan konfiantza ere
ez ote dugu aurkitu,
Estocolmoko sindrome horrek
gizon jaun hau errenditu
azkenerako guardiak ere
berorrek egiten ditu.
Mendizabal
Txorizoetan lehendik banuen
bere biziko afana,
bost hilabete pasatu arren
ez zait orain aztu dana,
zure aitari esan zaiozu
emateko azkar jana,
bokadilo bat ekar zazu-ta
jango degu erdibana.
Sarasua
Gauza hau nola buka ziteken
nik izaten nun ardura,
Udaberria heidu zitzaigun
orain heldu zaigu uda,
azkenerako seguru nago
naizta orain egin duda,
Soria aldeko txorizero hau
nitaz enamoratu da.
Mendizabal
Mutil polita zera oso ta
ez zaitez hortaz harritu,
ta nik ez dakit sentimentuan
non eta nola kabitu,
nere ondoan geldirik zaude
ez zaitez behintzat mugitu,
beso artean hartu zintuzket
libre izango banitu.
Sarasua
Aspaldi hontan Revilla jauna
gure etxean dago lasai,
gertatzen dena esan nahi diet
gaur entzuten dauden denai,
esposa danak kendu dizkiogu
atea ireki ere bai,
baina lepotik heldu dit eta
ez du etxera joan nahi.
Mendizabal
Iritziak e(re) aldatu dira
hemen bost hilabetean,
ta laguntxo bat edukitzea
ez da neretzat kaltean,
libra nazazu eduki gabe
hola loturik katean,
oporretara eramango zaitut
ilobarekin batean.