Bertsos - View details   To know more about this section

1988-09-10 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-09-10 Ordizia Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Azpillaga, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Arrantzale baten emaztea zera eta zure senarra ekaitz baten ondoren bizirik heldu da lurrera. Zeu zain zeunden...

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-09-10 Ordizia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zer larritasun pasatu dezun
itsasoaren gainean,
konturatutzen gera horrela
bat ikusten degunean,
hala beharrez senarra etxera
heldu da zorionean,
honela bizi behar al gera
geure bizitza danean?

Batean dala haizea eta
olatu txarra besteko,
itsasoa horren gaiztua denik,
askorek ez du usteko,
hutsa litzake jornal bat balitz
nolabait aberasteko...
beti bizia arriska behar
ogia irabazteko.

Etxetik joaten zeran orduan
pena daukat bihotzian,
zuregatikan errezatutzen
nago goiz da iluntzian,
gizona berriz ez zaitez sartu
lehenoko itsasuntzian,
nolabait biziko gera eta
gelditu zaitez etxian.