Bertsos - View details   To know more about this section

1988-05-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Arantzazu Loidi, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-05-27 Elgoibar Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Loidi, Arantzazu
Peñagarikano, Anjel Mari
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Biok ezkongai eta maitemindurik zaudete.
Gaiari oharrak
EZKONGAIAK?

Description

Melody
Loreak udan ihintza bezela I
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-05-27 Elgoibar Jaialdia [Bertsoa] / Arantzazu Loidi, Anjel Mari Peñagarikano

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Loidi
Egia danez jarri gaituzte
maiteminduak bezala,
gure papela defenditzea
tokatzen da berehala,
ni neskatila ta leiala naiz
eta mutil hau apala,
nor ausartzen da gaur esatera
Angel itxusia dala?
Peñagarikano
Nere musurik bihozkorrena
nere maitea har zazu,
ta alkarrekin bizi gindezke
pozez eta zoriontsu,
izena hala daukazu baina
ez zerade arantza zu,
nik sekretorik ez daukat hemen:
maite zaitut Arantzazu.
Loidi
Orain artean sekreto gisa
eduki arren isila,
denen aurrean esan dut era
orain dugu iskanbila,
ez zan gezurra esan duena
baizik egi borobila,
nik azkenean bilatu bai det
ne(re)tzat moduko mutila.
Peñagarikano
Bihotza pozik egingo nuke
biontzako erdibana,
ez det dirurik edo lujorik
hau da esaten dan dana,
etxean berriz nik nola dedan
mutiI alprojaren fama,
Arantzazu zuzentzen banauzu
poztuko da nere ama.
Loidi
Maitasun kontu ta aIkarrekin
daukagu gure kantua,
jende guztiak herrian hala
ote du orain hartua?
Jende erdia kantuan hasi
notizi hori sartua,
bion artean konponduko de(g)u
guk geroago kontua.
Peñagarikano
Guk maitasuna degu oinarri
ez gorroto ta ez seta,
esan dudana egia da bai
ez da izango berriketa
gaur Elgoibarren izango gera
Romeo ta Julieta,
nere bihotza daukadalako
maitetasurrez betela.