Bertsos - View details   To know more about this section

1988-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Jose Joakin Mitxelena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-07-01 Usurbil Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Garmendia, Txomin
Mitxelena, Jose Joakin
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zahartu egin gaituk!

Description

Melody
Umildadea urruti eta A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-07-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Txomin Garmendia, Jose Joakin Mitxelena

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garmendia
Ai Mitxelena behin behar da ere
hau da jarri digutena,
komeni zaigu kantatutzea
al liteken ondoena,
aspalditxoko lagun zahar bi
hemen bildu geradena,
zahartutzen gogor ari gera ta
horrek ematen du pena.
Mitxelena
Pena txiki bat badeguala
hasi haiz goguan hartzen,
zahardadearen berri ez nauk ni
hainbesteraino negartzen,
gu zahartuta (e)re o(r)aindikan gera
pesta batzutan alkartzen,
eta mundura sortutakuak
danak ez bait dira zahartzen.
Garmendia
Gaur arratsaldez agurtu gera
biok maitasun betean,
galdetutzen det euskaldunentzat
gauza hoberik ote (d)an,
urte batzuek joan dira baina
kontzientzitik pakean,
guk ez daukagu zertan estutu
hola gabiltzan artean.
Mitxelena
Urte batzuak badituzu ta
ez daukazu zahar kutsurik,
oraindik ere amoriotan
zaude begiak itsurik,
sasoi antzean bizi zerala
nik ez det egiten dudik,
aurten ezkondutzen dan gizonak
ez daduka zahar itxurik.
Garmendia
Egia da bai bizi naizela
ezkontza baten peskisan,
bizi berri hat hartu nahi nuke
mundu hontako bizitzan,
gazterik ni ez nintzan ezkondu
zu ezkondu zinan gisan,
o(r)ain ere ez nintzan ezkonduko, ez,
gaztea egon banintzan.
Mitxelena
Beraz arreta etorri zaizu
nonbait bakarrik ezina,
zahartu ezkero leku askotan
hori da gauza jakina,
ezkondutzeko ez dezu gero
hor zahardadeak don mina,
hobe zenuan o(r)ain hogei urte
aurretik egin bazina.
Garmendia
Gazte denboko uztartze hori
zuretzat ez zan arrotza,
baina zertako jaulki didazu
horren arrazoi zorrotza,
nik pentsatu det alde bat utzi
mutil zaharraren morrontza,
andre polit bat aurki izango det
horrek ematen dit poza.
Mitxelena
Alde batera poza liteke
bestera berriz tristura,
o(r)ain nahi dituzun gauza guztiak
ezin ekarri eskura,
lanerako (e)re ez (de)zu eukiko
garai bateko postura,
ez det pentsatzen bizitzerikan
gaztetan bezin gustura.
Garmendia
Nik ongi dakit bentaja danak
ez dira nere alderdira,
ongi dakit nik asko gazterik
lotzen dira uztarrira,
hori dala ta hamaika oker
sortzen a(r)i da famelira,
askok hobe zuten nere antzera
ezkondu izan balira.
Mitxelena
Aizak, Domingo, ezkontza danak
badizkik bere arantzak,
hik ere noski eukiko dituk
hor kezkak edo zalantzak,
gauz bat eskeinitzen detena dek
eta pozez eraman zak,
etortzen dana etor dedila
suerte on bat izan zak.
Garmendia
Nik e(re) ateak kax-kax jo nitun
maitasunaren atera,
ta oraingotik sartu nahi nuke
zorion eta pakera,
ta zure eta neregatikan
zenbatzu alde ote da?
Gaur bezalaxe hitze(g)ingo degu
hemendik urte betera.
Mitxelena
Zuk esan dezu urte betera
genezakela berdintsu,
ni aspaldiko ezkontzan nago
neri holako jakintsu,
zurea berriz aldatu behar
igual liteke samintsu,
gaur bezela berriz esaten
ederki kosta behar zaizu.
Garmendia
Bakoitzak ditun asmo bakoitza
ez nago galerazteko,
Mitxelenari bertso kontuan
ez nago erakusteko,
saia gaitezen jatortasunez
bateko eta besteko,
sarri denbora gutxi aski da
grazitan aberasteko.
Mitxelena
Mandatutxo bat nik emango dit
ez zait faltako zalantzik,
baina ezkontza zer dan aurretik
ez diok emango antzik,
sekula ez zaik moteil faltako
larrosik eta arantzik,
hauxen bihotzez eskatzen diat
pazientziz eraman zik.
Garmendia
Garmendiaren etorkizuna
izan liteke jokoan,
nork daki zer gertako zaigun
bizi geraden txokoan,
askok diote Txomin e(re) hortxe
eroriko dek zepoan,
zer gertatzen dan esango dizut
zepoa itxitakoan.