Bertsos - View details   To know more about this section

1988-09-04 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-09-04 Lekeitio Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Arriaga, Xabier "Txiplas"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Nekazarien poz eta penak.

Description

Melody
Basatxoritxu mokoluzia
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-09-04 Lekeitio Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Erdi dardaran aspaldi baten
baserritarren altzoa,
goitik beherantza etorri jatzu
danok dakigun otsoa,
horrexegatik honela doa
nire lehenengo bertsoa,
gure etsairik haundiena da
Merkadu komun faltsoa.

Hala ta guzti geure aldeko
egin behar propaganda,
borroka hontan jasotzeko ere
oraintxe bait dugu txanda,
irtenbide bat zabaltzen nabil
hortik dinbi eta danba,
baserritxoak salba litekez
gure produtoak janda.

Hainbeste jende ikusten dugu
denda hoietan begira,
prezio batzuk ere badatoz
hortik betiko harira,
baina gauza bat jakin behar da
behintzat hauxe komeni da:
geure produkto guzi-guziak
hemen hoberenak dira.