Bertsos - View details   To know more about this section

1988-05-06 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-05-06 Andoain Jaialdia
Conductor
Mujika, Joxe Mari "Anatx"
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda gauza
Proposed topic
Zartagina eta mantala eman zizkion gaitzat «Anatx»-ek.

Description

Melody
Hamaika aldiz daukazu lehendik A
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-05-06 Andoain Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Dotore asko ipini naute
sukaldariak bezala,
esperientzirik ez nun oraindik
hori zan gauza tamala,
esku batean sartagina ta
soinean berriz mantala,
pentsa zak «Anatx» nere andrea
dexente poztuko dala.

Sukaldaritzaz entzun izan det
hau, hori, eta halako,
gaur egunean puri-purian
dagoen gaia dalako,
hauxen da hauxe ile hartzea
naikoa ez al da gaurko?
Sukaldaritza ikastarotan
izena eman beharko.

Arrautzik ez det bate prejitu
hogei bat urte luzean,
«Anatx» begira ze kontuetan
kolpetikan sartu ze(r)an,
sukaldaritza kurtsiloetan
pixkat luzitu ezean,
padelarekin jokatuko det
gutxienez tenisean.