Bertsos - View details   To know more about this section

1988-08-15 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-08-15 Aduna Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gai-jartzaileak agindu zion bere xehetasun guztiak jakin nahi zituela bertako neska batek eta bertsotan esateko.

Description

Melody
Kantore berri xarmant batzuek
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-08-15 Aduna Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Langile fina, mutil ederra,
izatez ez naiz bastua,
jantzi ederra, morrosko ona,
ilea ondo orraztua,
dotea ere ipinita det
jarri zintezke poztua,
nere etxean bi behi pinta ta
txakur bat eta astua. (BIS)

Diru puxka bat aldian daukat,
gustatutzen zait jolasa,
kotxe bezela karneta badet
baita (e)re kuatrolatasa,
Mañukortakin bizitza on bat
egin nahi badezu pasa,
ne(re)kin ezkondu ta ugaldu leike
Jainkumendiko arraza. (BIS)

Mañukortaren umore ederra
pagatzen zaila da sarri,
irripar gozo, igurtzi onak,
berdin aurpegi ta gerri,
lagun on batez bizi guzian
neska, hik nahi baden jarri,
gu oso ondo biziko gaitun
Jainkumendira etorri. (BIS)