Bertsos - View details   To know more about this section

1988-03-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-03-27 Eibar Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Mikel
Sarasua, Jon
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Mendizabal Eibarrera etortzen da erosketak egitera, eta karabanan dagoela hara non ikusten duen Sarasua, alguazila, taberna atean baso bat hartuta.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-03-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Jon Sarasua

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal
Eibar kale zuloan
nago geratuta,
hainbeste kotxerekin
ezin pasatuta,
ta alguazila dago
tabeman sartuta,
txilibitua utzita
basua hartuta.
Sarasua
Azaldu behar dizut
hori zergatik den,
danak estresatuta
bozinaka zeuden,
«bai goitik ta bai betik
zer kristo da hemen»,
ta aldegin egin dut
zoratu baino len.
Mendizabal
Egoten omen zera
egun geienean,
trago batzuk sartuaz
zeure barrenean,
ta halakoren baten
irtetzen danean,
multa jartzera doa
zuzen zuzenean.
Sarasua
Gauza onik ez dago
Eibarko partean,
kotxe zoroz beteta
bidea betean,
askoz hobeto nago
tabema batean,
alkatesa begira
ez dagon artean.
Mendizabal
Beraz azkar xamarra
dago alguazila,
hortek manejatzen du
horko maratila,
askatu nahi badegu
hemengo naspila,
joan beharko gera
alkatesan bila.
Sarasua
Oso txarra izaten da
haren begirada,
bijilatu egin behar
bera badaezpada,
baina urte askotan
ibiliko gara,
hemen oinez ibiltzen
ikasten ez bada.