Bertsos - View details   To know more about this section

1988-06-04 Aia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Mari Lertxundi, Markos Manterola

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Aia Eta Mugako Herrien Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1988. Aia)
Performance
1988-06-04 Aia Sariketa
Bertsolaris / Authors
Lertxundi, Joxe Mari
Manterola, Markos
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lertxundi medikua da eta Manterola enterradorea. Gaur egun jaiotzen diren baino gehiago hiltzen dira.

Description

Melody
Aranora joan ziran I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-06-04 Aia Sariketa [Bertsoa] / Joxe Mari Lertxundi, Markos Manterola

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lertxundi
Enterradore esango
dit hau lehenbiziko,
hik izan behar nauk ni
gaur oso graziko,
gauza esplikatutzen
orain nauk hasiko,
nik hil a(ra)zten ez baditut
hi ez haiz biziko.
Manterola
Barrena parrez jarri zat
gauza hori aitzen,
ia kanposantun ez (d)itut
oraintxen kabitzen,
nik lana izateko hi
saiatu a(d)i hiltzen,
enterradoria ez dek
hain gaizki ibiltzen.
Lertxundi
Nik hiltzen ateratzen
diat izerdia,
hik ikusten dek hortan
histori garbia,
esplikatuko dit zer dan
nere alderdia,
bik neri eman ber diak
jomalan erdia.
Manterola
Gu arreglatuko gera
nola edo hala,
ni enterradore ta
hiltzaile hau dala,
zulua egiten a(r)i naiz
atxurra ta pala,
betegarria badator
nik zulatu hala.
Lertxundi
Sendatzeko (e)re bazeukat
abilidadia,
eta nik esango dit
oraintxen egia,
betetzen ez badek ondo
jarri dan bidia,
nik izurratuko diat
enterradoria.
Manterola
Gure martxa ez zakela
hemen endredatu,
biok bakarrik bizirik
biagu geratu,
lan hontako herrian ni
nola aukeratu?
Ni hiltzen banaiz gero
zeinek enterratu?
Lertxundi
Erabakia emanda
utziko (d)it gaurkotik,
nik ere ikusten dit
bide ho(r)i gogotik,
eta segi akiok
hik lengo tokitik,
hi bistan geratuta (e)re
ez zaidak inportik.
Manterola
Leno (e)re hortan e(g)in dek
makina bat saio,
ta oraindikan hortan
gustatutzen zaio,
gure mediku hau
dago oso iaio,
honek hiltzen ditu-ta
bizi baino gehio.