Bertsos - View details   To know more about this section

1988-10-11 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1988-10-11 Oñati Jaialdia
Bertsolaris / Authors
Murua, Iñaki
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zure mutikoak galdera hau egin dizu. Ba al dago Jaungoikorik?

Description

Melody
Egun lanerat abiatu zait
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1988-10-11 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Hainbat alditan eskolara juan
baina ez nuen ikasi,
hori zala ta haurtxo nintzala
barrua neukan nahasi,
«aizazu aita, ba al da Jainkorik?»
galdezka ez hadi hasi,
praile hok baietz esaten dute
baina nik ez det ikusi.

Galdera horrek hara semetxo
ez du erantzun samurrik,
ez da ikusten, ez da nabari,
ez da egiten agurrik,
kontzientzia garbi ibili
emanaz pauso ziurrik,
horrela inoiz ez dezu izango
Jaungoikoaren bildurrik.

Baina halare hori dala ta
zuk ez estutu kolkoa,
gizonak beti garbitasuna
behar degu gogokoa,
hau egin zazu, horrenbestekin
dezu zeuretzat nahikoa,
gizatasuna da gizonontzat
mundu hontako jainkoa.