Bertsos - View details To know more about this section
1988-06-04 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1988-06-04 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Jon Sarasua
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Sarasua:
Gure etxeko barrutik zaigu
su gaiztoren hat atera,
lau bost bat buelta eginak ditut
etxekoak salbatzera,
orain amona falta zera ta
berriro bueltan etxera,
alperrik bait da beste guzia
zu salbatzen ez bazera.
Lazkao Txiki:
Biloba honek hainbeste maite
nindunik ez nuen uste,
neroni ere hain ilun negon
honen laguntzaren eske,
atera zuek etxeko gauzak
edo horrenbeste traste,
ni bestela (e)re zartu naiz eta
zuek salbatu zaitezte.
J. Sarasua:
Suaren menpe utzi beharrak
ez du inungo zentzunik,
bestela berriz ez geneukake
etxeko gozotasunik,
ez pentsa gero hemen zaharrak
guk aztuko ditugunik,
neroni erreko banaiz ere
atera behar zaitut nik.
Lazkao Txiki:
Nere magalez hazia zara
juan daneko hamar urtez,
ta nere biloba maitagarria
zu hor lasai egon zaitez,
zartutako bar bestela ere
salbatzen ez dago errez,
hemen sufritu naiago det nik
purgatorioko partez.
J. Sarasua:
Bakoitzak hemen egin beharko
gure alegintxo bana,
hil era gero sufrituko da
hemen sufritu behar dana,
txikitan zure magal gozoa
ta zure maitasun dana,
jakin ezazu zu zaitudala
gehien maite zaitudana.
Lazkao Txiki:
Zuk zenduan amonatxoari
zure ongi etorria,
ni nola naizen amaren ama
gero zure jatorria,
orain sute bat dala medio
in nago erdi erria,
tori muxu bat ta mila esker
biloba maitagarria.