Bertsos - View details   To know more about this section

1989-04-28 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1989-04-28 Legorreta Jaialdia
Conductor
Agirre, Jose Mari "Koostite"
Bertsolaris / Authors
Egaña, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zein da zure aukera, pakea, osasuna ala askatasuna?

Description

Melody
Adixkidia Andoaindikan
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1989-04-28 Legorreta Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure munduan, nunnai badegu
misila eta tankea,
batzuk defentsa antolatuaz
beste batzuk atakea,
beti guduan ibiliz gero
gizonak duen nekea,
horretxengatik lehenen baldintzan
aukeratzen det pakea.

Zeinen polita, litzaken denak
ibiltzea jolasian,
mundu mintzean gerrarik gabe
oso denbora luzian,
baina pakeaz ezin gozatu
aukera degun guzian,
pakea nola aprobetxatu
osasunikan ezian.

Pakeak eta osasunak e(re)
badaukate nahiko traba,
hanka puntetan jotzen degu guk
bi zorionen aldaba,
hirugarrengo aukera ere
albora ezin det laga,
beste bi gauzak hutsak baidira
askatasunik ez bada.